Erreferentziak

Restauración de los márgenes del río Ésera y propuesta de camping de alta montaña (Miriam Castel):

Ibaiari tokia uzten zaio libreki inundatzeko, eta inundatzen ez denean parke bat da, plataformetan banatua. Gainera, paisaiarekin erasotzailea ez izateko, muntatzeko eta desmuntatzeko errazak diren edota mugikorrak diren elementuak diseinatzen dira. Horrez gain, ingurumenarekin errespetuzkoak diren materialak erabiltzen dira (egurra batez ere).




Recuperación márgenes río Gorgos (eneseis):

Pasabide arin bat diseinatzen da, bere azpiko lurra ikusten ahalbidetzen duena eta aldi berean lur hori ukitu gabe egoten uzten duena. Pasabidearen luzeraren zehar, hainbat elementu desberdin agertzen dira: atseden hartzeko tokiak, itzala ematen duten elementuak... Ibilbidea garrantzitsua dela pentsatzen da herriko jendea ibaiaren presentziaz konturatzeko.




Parque linear Tagus (Topiaris Landscape Architecture):

Pasabide bat eraikitzen da, ekosistemak babestuz eta kaltetutako eremuak birsortzeko nahiaz. Pasabideaz gain, Ekipamendu desberdinak eraikitzen dira: arrantzatzeko plataformak, piknika egiteko eremuak, kirola egiteko tokiak, eguzkia hartzeko eremuak...



Nordisk Hygge Circles-Ugakei (Third Nature):

Etxolaz eta karpaz osatutako kanping/parke bat da, naturarekin harremana duten jarduerak sustatzeko. Material berriztagarriak eta berrerabilitako eraikuntza materialak erabiliko dira, inpaktu gutxi sortu nahi baitute. Erdian, eraikin handiago bat eraiki nahi da, harrera, denda, tailerrak... barne hartzeko.




Comentarios

Entradas populares de este blog